martes, 29 de abril de 2014

Eskolako arauak

Ordutegia

ASTELEHENA   ASTEARTEA    ASTEAZKENA       OSTEGUNA        OSTIRALA

09:00-13:00        09:00-13:00       09:00-13:00               09:00-13:00             09:00-13:00
15:00-16:30        15:00-16:30                                          15:00-16:30             15:00-16:30

Asteazkenetan jantokian gelditzen direnak 14:30ean irtengo dira.
Puntualtasuna garrantzitsua da, sartzerakoan eta irteterakoan.
Umeen bila ezin da ezezagun bat etorri, gurasoek ez badiote aurretik abisua eman zuzendariari edo tutoreari.
Umeak ilaretan sartuko dira eskolara, horretarako gela bakoitzak dauka bere lekua. Gurasoak geldituko dira atzean edo alboetan. Irakasleak arduratuko dira.
Euria egiten duenean, bereziki, ez elkartu sarreran, bestela umeak eta irakasleak ezin dira sartu eta irteterakoan umeek ezin dute ikusi nor etorri den.
Umeen ez-etortzeak justifikatu behar dituzue, horretarako nota bat bidali tutoreari umea berriro etortzen denean.
Ume batek eskola orduetan irten behar badu tutoreari komunikatu nota baten bidez, eta gero, bere bila etorri atezaintzara. Umeak ez dira bakarrik eskolatik irtengo.
Zure umea gaixotzen bada eta etxerako lanak nahi badituzu tutoreari jakinarazi, horretarako nota bat bidali gelakide baten bidez.
Zuen datuak aldatzen badira ( telefonoa, helbidea… ), zuzendaritzan jakinarazi  ahalik eta lasterren. Batzuetan premiazkoa da zuekin harremanetan jartzea,  horretarako zuek berehala aurkitzeko telefono zenbakiak behar ditugu.
Hitzordua eskatzeko

Irakasleari abisu bat eman nahi badiozu ez egin sartzeko orduan; umeari nota bat eman. Irakasle batekin hitz egiteko eguna asteartea da, 13:00etatik 14:00etara. Horretarako irakasleri jakinarazi nota baten bidez.

Debekuak
Eskolan, jolastokiak barne, ezin da erre.
Animaliak ezin ditugu ekarri, ezta besoetan ere.
Kaka edo txiza egiteko eskolan sartu mesedez. Patioan eta berdegunetan gure umeak jolasten dira.

Eskolako patioak umeek eta euren senideek erabiltzeko dira, bai eskola orduetan bai eskola ordutegitik kanpo, beraz beharrezkotzat jotzen dugu berdeguneak errespetatzea eta garbi mantentzea.

Medikamenduak
Debekatuta daukagu umeei medizinak ematea. Zauriak osatzeko ura eta xaboia besterik ezin dugu erabili. Alergiak direla eta ezin dugu infusiorik eman.
Zuen seme-alabek zorriak izanez gero, tratamendu egokia jaso behar du bisitariak desagertu arte.
Debekatuta dago mp-3,telefonoak,argazki kamara, bideo kontsolak eta bestelako makinak erabiltzea. Erabiliz gero objektuak eta makinak jasoko  dira. Irakasleak erabakiko du noiz itzuli.
Erabilera desegokiagatik edo nahita apurtzen den materiala, ikasleek ordaindu egin beharko dute.
Umearen erantzukizuna izango da dirua edo gauza baliotsuak galtzen baditu. Hobe da eskolara ez ekartzea.
Galdutako gauzak
Atezaintzan biltzen dira, 90egunetan jaso gabeko gauzak ongi-egile erakunde bati emango zaizkio
   Ikasgeletara igotzea
Ordutegi lektiboa bukatu ondoren ezin izango da ikasgeletara igo ahaztutako gauzen bila

viernes, 28 de marzo de 2014

PAPIROFLEXIA ERAKUSKETA

Gaur Ramesh Kumar irakasle indiarra, lehen hezkuntzako ikasleei papiroflexia erakustaldia eskaini die ingelesez.
Harrigarria benetan!!