Ordutegia
ASTELEHENA ASTEARTEA
ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
09:00-13:00 09:00-13:00 09:00-13:00
09:00-13:00 09:00-13:00
15:00-16:30 15:00-16:30 15:00-16:30
15:00-16:30
Asteazkenetan jantokian gelditzen direnak 14:30ean irtengo dira.
Puntualtasuna garrantzitsua da, sartzerakoan eta irteterakoan.
Umeen bila ezin da ezezagun bat
etorri, gurasoek ez badiote aurretik abisua eman zuzendariari edo tutoreari.
Umeak ilaretan sartuko dira eskolara, horretarako
gela bakoitzak dauka bere lekua. Gurasoak geldituko dira atzean edo alboetan.
Irakasleak arduratuko dira.
Euria egiten duenean, bereziki, ez elkartu
sarreran, bestela umeak eta irakasleak ezin dira sartu eta irteterakoan umeek
ezin dute ikusi nor etorri den.
Umeen ez-etortzeak justifikatu behar dituzue,
horretarako nota bat bidali tutoreari umea berriro etortzen denean.
Ume batek eskola orduetan irten behar badu
tutoreari komunikatu nota baten bidez, eta gero, bere bila etorri atezaintzara.
Umeak ez dira bakarrik eskolatik irtengo.
Zure umea gaixotzen bada
eta etxerako lanak nahi badituzu tutoreari jakinarazi, horretarako nota bat
bidali gelakide baten bidez.
Zuen datuak aldatzen badira ( telefonoa, helbidea…
), zuzendaritzan jakinarazi ahalik eta
lasterren. Batzuetan premiazkoa da zuekin harremanetan jartzea, horretarako zuek berehala aurkitzeko telefono
zenbakiak behar ditugu.
Hitzordua eskatzeko
Irakasleari abisu bat eman nahi
badiozu ez egin sartzeko orduan; umeari nota bat eman. Irakasle batekin hitz
egiteko eguna asteartea da, 13:00etatik 14:00etara. Horretarako irakasleri
jakinarazi nota baten bidez.
Debekuak
Eskolan, jolastokiak barne, ezin da erre.
Animaliak ezin ditugu ekarri, ezta besoetan ere.
Kaka edo txiza egiteko eskolan sartu mesedez. Patioan eta berdegunetan
gure umeak jolasten dira.
Eskolako patioak
umeek eta euren senideek erabiltzeko dira, bai eskola orduetan bai eskola
ordutegitik kanpo, beraz beharrezkotzat jotzen dugu berdeguneak errespetatzea
eta garbi mantentzea.
Medikamenduak
Debekatuta daukagu umeei
medizinak ematea. Zauriak osatzeko ura eta xaboia besterik ezin dugu erabili.
Alergiak direla eta ezin dugu infusiorik eman.
Zuen seme-alabek zorriak izanez gero, tratamendu
egokia jaso behar du bisitariak desagertu arte.
Debekatuta dago mp-3,telefonoak,argazki kamara, bideo
kontsolak eta bestelako makinak erabiltzea. Erabiliz gero objektuak eta makinak
jasoko dira. Irakasleak erabakiko du
noiz itzuli.
Erabilera desegokiagatik edo nahita apurtzen den
materiala, ikasleek ordaindu egin beharko dute.
Umearen erantzukizuna izango da dirua edo gauza
baliotsuak galtzen baditu. Hobe da eskolara ez ekartzea.
Galdutako gauzak
Atezaintzan biltzen dira, 90egunetan jaso gabeko
gauzak ongi-egile erakunde bati emango zaizkio
Ikasgeletara igotzea
Ordutegi lektiboa bukatu ondoren ezin izango da
ikasgeletara igo ahaztutako gauzen bila
No hay comentarios:
Publicar un comentario